Oko
Wikipedia(e)tik
|
Oko |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Oco | ||
| Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea |
||
| Posta-kodea | 31281 |
||
| Koordenatuak | |||
| Garaiera | 486 m | ||
| Eremua | 3,27 km2 | ||
| Biztanleria | 78 (2006) | ||
| Dentsitatea | 23,85 bizt/km2 | ||
| Distantzia | 69 km Iruñera | ||
| Euskaldunak | %6,25 (2001) | ||
| Herritarra | okotar | ||
| Alkatea | Francisco Javier Bujanda Martinez, (Indep.) | ||
Oko Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 78 biztanle zituen 2006ko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 69 kilometrora dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Kokapena
Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da. Antzingo udalerriaren irteeran dagoen errepidean ezkerreko lehen bidetik lau kilometro eginda heltzen da Okora.
Okok Murietarekin egiten du muga iparraldean, Abaigar eta Olexuarekin ekialdean, Legariarekin mendebaldean, eta Etaiorekin hegoaldean.
[aldatu] Ondarea
San Roman eliza, XIII. mende hasierako eraikin erromanikoa da. Irantzungo monastegiaren eragin nabarmena dauka arkitekturan. Aipagarri da XIII. mendeko aurkua, ondoren egindako aldaketa gotikoetan berrerabili zena.
Herriko etxeei dagokionean, XVI. mendeko hainbat eraikin daude, horietako batzuk fatxadetan armarriak dituztela.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 144 | 154 | 148 | 148 | 160 | 196 | 204 | 139 | 120 | 104 | 95 | 81 | 78 |
[aldatu] Hauteskundeak
Okoko alkatea UPN alderdiko, Francisco Javier Bujanda Martinez da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Baliogabeko botoak 9 izan ziren (emandako guztien %19,15) eta 20 botozuri izan ziren (botoen %52,63). Abstentzioa %29,85koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Francisco Javier Bujanda Martinez (UPN) | 18 | Bai |
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
| Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
